Lau kultur ekitalditarako sarrerak erosteko aukera izango da gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 2a, 00:00

Kultur agendako zenbait jardueretara joateko sarrerak salgai daude Biterin eta kultura.hernani.eus-en.

Gaurtik aurrera salgai daude urtarrileko kultur agendako lau ekitalditara joateko sarrerak. Lau ikuskizunetarako txartelak eskuragarri daude Biterin edo kultura.hernani.eus webgunean.

Zinema, umorea, musika eta antzerkia

Urtarrilaren 17an, Hernani Zineklubak antolatuta, Josu Marinezen Bizkarsoro pelikula ikusteko aukera izango da Biterin, arratsaldeko 19:00etan. Zuzendaria ere bertan izango da.

Hilaren 18an, berriz, Jon Plazaola umoregilearen Tu Tum, Platz! ikuskizunaz goatzeko aukera izango da, 19:30etan hasita,

Musika zaleentzat, urtarrilaren 25ean kontzertua eskainiko du Mikel Urdangatin musikariak, hau ere 19:30etan hasiko da.

Azkenik, urtarrilaren 27an haurrentzako antzerkia izango da, Inspire Teatreren eskutik. Lehenengo saioa 11:00etan izango da, eta bigarrena 12:30etan.

Lau jarduera horietarako sarrerak jarri dituzte salgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!