Kontrakantxako Mus Txapelketa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 31a, 00:00

Arratsaldeko 16:00etan hasiko da Mus Txapelketa, eta lehenengo hiru bikoteek lortuko dituzte sariak.

Urteroko legez, Mus Txapelketarekin amaituko dute urtea Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean. Arratsaldeko 16:00etan jarri dute hitzordua bertan, eta arratsaldean zehar jokatuko dituzte partidu guztiak. 

Izen ematea momentuan bertan egingo dute, gaztetxera bertaratzen diren bikoteekin. Bikote bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu parte hartu ahal izateko. 

Txapelketa amaitzen denean, lehenengo hiru bikoteek jasoko dituzte sariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!