Ordutegi aldaketak, hondakinetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 30a, 00:00

Hondakinen bilketaren ordutegia aldatuko da bihar, herriko erdiguneko hainbat gunetan. Gauzak hala, 20:00ak eta 22:00ak artean atera beharko dute hondakin organikoa Hernaniko kale eta plaza hauetan bizi diren herritarrek: Andre Kalea, Atzieta Kalea, Ezkiaga pasealekua, Gudarien Plaza, Iturriaga Kalea, Kale Nagusia, Plaza Berri, Felipe Sagarna Kalea eta Nafar Kalea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!