Willis Drummond taldea entzuteko parada izango da Biterin, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 30a, 00:00

Gaueko 22:00etan hasiko da kontzertua.

Baionako taldearen kontzertua iluntzeko 22:00etan hasiko da, eta dagoeneko agortu dira sarrerak.

Bailarako rock zaleek Willis Drummond taldea entzuteko aukera izango dute gaur, Biteri Kultur Etxean. Kontzertua zutik izango da, gaueko 22:00etatik aurrera, eta ez da sarrerarik geratzen dagoeneko.

Ibilbide oparoa izan du urteotan Baionako taldeak. 2006 urtean sortu zen, eta zazpi disko kaleratu dituzte, azkena 'Hala ere' izenekoa. Hain zuzen, diskoaren aurkezpen birako azken kontzertuetako bat izango da gaur iluntzean eskainiko dutena. 

Disko berrian, garai bateko energia eta soinu gordina atxikitzeko helburua izan du taldeak, baina alde modernoa eta garaikidea alde batera utzi gabe. Letrak dira horren adibide: gaur egungo mundua islatu nahi izan dute, gizarteko kontraesanak eta kezkak agerian utziz.

Gaur Biteriko oholtzan izango dira, beraz, Jurgi Ekiza (ahotsa, gitarra), Xan Bidegain (baxua, koruak), Felix Buff (bateria, perkusioak) eta Vincent Bestaven (gitarra, teklatuak).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!