Urteko azken ostiraleko kontzentrazioa gaur Plazan, ordu erdi beranduago

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 29a, 10:07

Arratsaldeko 19:30etan jarri dute hitzordua, Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek. Ordu erdi atzeratu dute, Lukas Agirreren oroimen ekitaldia dela eta.

Ostiraleroko zitari eutsiz, gaur egingo dute urteko azken ostiraleko kontzentrazioa, Hernaniko preso eta iheslarien senideek deituta. Ohikoa baino ordu erdi beranduago izango da, arratsaldeko 19:30etan, Plazan elkartuta. Ordu erdi atzeratu dute, 19:00etan izango den Lukas Agirreren oroimen ekitaldia tarteko.

«Egun berezi hauetan, gure etxeko hutsunea nabariagoa da, eta ageriago geratzen da ez duela inolako zentzurik espetxe politika honek. Preso diren gure senideen eskubideak aldarrikatzen jarraitu beharrean aurkitzen gara, salbuespenezko espetxe politikak indarrean jarraitzen duen bitartean. Preso guztiei espetxe araudi arrunta aplikatuko baliete, gehienek kalean egon beharko lukete», aldarrikatu dute. Herritarrei deia luzatu diete, haiekin batera kalera ateratzeko.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!