Ginkana gaur, Kanikaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 29a, 00:00

Ginkana antolatu du Kanika aisialdi taldeak gaurko, «parte hartze espazioei buruz hausnartzea eta horiek ezagutzea» helburu hartuta. Ibilbide bat osatuko dute Hernanin zehar, eta jolasak zein erronkak tartekatuko dituzte. 2010 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrek izango dute parte hartzeko aukera. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da Atsegindegin, eta bertan amaitu 19:30etan. Parte hartzeko asmoa izanez gero, antolatzaileek azaldu dute lagungarria dela aldez aurretik abixatzea, kanika.aisia@gmail.com helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!