Infantilak eta kadeteak dirua biltzen aritu dira

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 28a, 00:00

CDHko infantilak, Plaza Berriko postuan.

Aste Santuan Costa Daurada txapelketan parte hartzeko asmoa dute CDHko zenbait taldek.

Datorren urteko Aste Santuan Costa Daurada nazioarteko futbol torneoan jokatuko dute Hernaniko ohorezko infantil mailako eta kadete mailako neskek. 

Une honetan bidaia ordaindu ahal izateko dirua biltzen ari dira, eta Gabonak baliatu dituzte zenbait jarduera egiteko. Bi postu jarri zituzten Hernaniko erdigunean; Plaza Berriko postuan errifak saldu eta sari bat zozketatu zuten. Kale Nagusian kadeteek jarritako postuan, berriz, bertan zeuden bi gaztek zenbat pisatzen zuten galdetzen aritu ziren. 

Jokalariek eskerrak eman nahi dizkieta zozketan eta lehiaketan modu batera edo bestera parte hartu duten herritar guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!