«Parte hartze espazioei» buruz hausnartzeko ginkana, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 28a, 00:00

Kanika Aisialdi Taldearen artxiboko irudia.

Kanikak antolatutako ginkana 16:30etan hasiko da, Atsegindegin.

Gabonetako oporrak baliatuta, jarduera bat antolatu dute biharko Kanikako kideek. Ginkana bat prestatu dute herriko haurrekin «parte hartze espazioei» buruz hausnartzeko eta horiek ezagutzeko. Ibilbide bat osatuko dute Hernanitik zehar ibiltzeko, eta jolasak zein erronkak tartekatuko dituzte. 

Ikasturte honetan 2010 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrek eta nerabeek dute Kanikak antolatutako jardueretan parte hartzeko aukera. Ginkana arratsaldeko 16:30etan hasiko da Atsegindegin, eta bertan amaituko dute guztiek, arratsaldeko 19:30etan. 

Jarduera honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik izena ematea, baina antolatzaileek azaldu dute lagungarria dela abisatzea. Abisua kanika.aisia@gmail.com helbidera idatzita eman daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!