Olatz Zugastik kontzertua eskainiko du gaur Donostiako Victoria Eugenian

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 28a, 00:00

Olatz Zugasti, kontzertu batean.

Arratsaldeko 19:30etan hasiko da emanaldia. Diska berria aurkeztuko du bertan.

Gaur arratsaldean, 19:30etan, kontzertua eskainiko du Olatz Zugasti hernaniarrak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. 'Hitzño bat erran eta, banua berhala' diska aurkezteko baliatuko du gaurko emanaldia.

Kantu berriez gain, 30 urteko ibilbidean sortutakoak ere eskainiko ditu gaurko kontzertu berezian. Horretarako, ohi den modura, betiko musikariez inguratuta egongo da: Ander Ederra (gitarra), Amaiur Cajaraville (baxua), Ander Zulaika (bateria eta perkusioak), Gratxina Lertxundi (haizezko tresnak, ahotsa eta teklatua).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!