Agur goxoa eskaini zioten Pedro Cárcamori Musika Bandako kideek

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 28a, 00:00

Udaletxeko arkupeetan jo zuten 'Agur Jaunak' abestia.

Larunbatean zendu zen, eta Hernaniko Musika Bandako kideek omenalditxoa egin zioten. 

Abenduaren 24an zendu zen Pedro Cárcamo hernaniarra, 92 urterekin. Urte luzez izan zen Hernaniko Musika Bandako kidea, eta omenaldi xume bat egin zioten atzo, hiletaren ondoren, udaletxeko arkupeetan. 

Bandakideek honako mezu hau utzi nahi izan dute Cárcamo agurtzeko: «Musikari moduan umil eta langile aritu bazen musikagintza sustatuz Hernanin, are goraipagarriagoa da bere gizatasun kalitatea. Inoiz ez zuen aurpegi txarrik jarri edo lekuz kanpoko erantzunik eman. Apal bizi eta apal joan da; ezer gutxi esan gabe, asko erakutsiz. Agur eta ohore bandakide!».

'Agur Jaunak' kantuarekin agurtu zuten azkenekoz Cárcamo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!