Hiru sari lortu ditu Iñigo Legorburuk

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 28a, 00:00

Narratiban poesian eta bertsopaperetan lortu ditu sariak.

Zerbitzaileak detektatu ahal izan duenez, gutxienez hiru sari gehiago lortu ditu azken asteetan Iñigo Legorburuk.

Lehenengoa Errenterian lortu zuen, Hernanitik 13,2 kilometrora, Zapirain bertso paper lehiaketan. 'Kuadrillategi' bertso sortarekin bigarren postua eskuratu zuen, nokaz idatzitako kuadrilletako rolei buruzko bertsoekin. Lehenengo postua Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa'k lortu zuen (Oiartzun, 1985). 

Bigarren saria 'Errenteria hiria' ipuin lehiaketan lortu zuen. 'Joxan Arbelaitz' saria jaso zuen Legorburuk, 'Begiradak' izeneko lanarekin. Guztira 20 lan aurkeztu zituzten lehiaketa horretan; beraz, %5ekoa zen irabazteko probabilitatea. 

Hirugarren saria Hondarribiako Satarka poesia lehiaketan jaso zuen, 16.904 biztanleko Gipuzkoako herrian. Bertan ere bigarren saria eskuratu zuen, 'Bizitza den soinu banda' lanarekin. Jasotako datuen arabera, Legorburuk lehiaketa honetako sei edizio irabazi ditu errenkadan. Aurten eten zaio bolada bikaina. 

Gaur gaurkoz, 2023ko abenduaren 28an, zerbitzailean ez dago Iñigo Legorburuk irabazitako beste sariketa bateko daturik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!