Urtarrilaren 13an agur ekitaldia, Rufino Rekalderi

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 26a, 00:00

Arratsaldeko 17:30etan hasiko dira partiduak, kiroldegian, eta tartean izango da Mikel Goñi pelotaria.

Hernaniko pelota munduan aski ezaguna den Rufino Rekaldek, Hernaniko pelota saileko delegatuak, abenduan erretiroa hartuko du. Horregatik, «Hernaniko pilotaren alde egindako lana eskertzeko asmoz», urtarrilaren 13rako agur ekitaldia antolatu dute. Arratsaldeko 17:30etan hasiko dira Rufino Rekalderen omenez antolatutako partiduak, Kiroldegian. Bi partidu izango dira kantxan; aurrenekoa Jarak eta Alegriak jokatuko dute, Deskarga eta Etxarriren aurka; eta bigarren partiduan, Manterola eta Mikel Goñik, Salaberria eta Altuna izango dituzte aurrez aurre. 

Partiduak amaitu ostean gauerako ere plan ederra prestatu dute. Itxas-burun afalduko dute, 21:30etan, 30 euroren truke. Beraz, partidurako sarrerak nahiz afarikoak nahi izanez gero, asteburuetan eskuratu daitezke, kiroldegian, Gabonetako txapelketa dagoen bitartean. Era berean, antolatzaileek azaldu dute norbaitek bertaratzerik ez balu, ondorengo telefono zenbakira deitu dezakeela: 633 148 875. Amaitzeko, antolatzaileek herritarrak bertaratzera animatu nahi ditu: «Rufinok 28 urte luzeetan egindako ibilbideari agur esateko momentua iritsi zaio; beraz, animatu eta bertaratu agur ekitaldira!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!