'Herritarren saria', Beñat Odriozola hernaniarrarentzat

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 24a, 00:00

Gipuzkoako Foru Aldundiko 'Kirolgalan' izan zen saritua ostiralean, arraun egokituko hernaniarra.

Ostiral arratsaldean Irungo Ficoban ospatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiko 'Kirol gala' eta Gipuzkoarren Kirolak sailaren baitan, Beñat Odriozola arraun egokituko hernaniarrak 'Herritarren saria' lortu zuen.

Herritarren sarirako, guztira 38 hautagai zeuden nominatuak, eta horien artean, Hernaniko Arraun Elkarteko arraunlaria gailendu zen, ondorengo 2022-2023ko kirol merezimenduengatik: Lehenengoa Espainiako Distantzia Luzeko Txapelketan, PR2 kategorian; Lehenengoa Espainiako Regoergometro Txapelketan, PR2 kategorian; Bigarrena Gavirateko Nazioarteko Estropadan; Hirugarrena Paraolinpiar arraunketako Espainiako Txapelketan, PR2 kategorian; eta azkenik, laugarrena Munduko Txapelketan, PR2 kategorian. 

Kirolaren alde etengabe egiten duten lanari, aitortza

Gala honen bidez, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuak «aitortu nahi du kirolariek eta gure lurralde historikoko kirol-eremuarekin zerikusia duten pertsonek kirolaren alde etengabe egiten duten lana», sariak emanez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!