Lukas Agirre oroitzeko kontzentrazioa, 29an

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 23a, 00:00

Lukas Agirreren lagun taldeak deitu du kontzentrazioa. 19:00etan izango da, Gudarien plazan. 

Urte bat beteko da Lukas Agirre Izko hernaniarraren erailketatik, eta bere omenezko kontzentrazioa antolatu du Agirreren lagun taldeak: «Urtebete gogor baten ondoren, bere omenean egingo den kontzentraziora gonbidatzen dira Hernani, Donostia eta inguruko herrietako biztanleak». Kontzentrazioa abenduaren 29an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Hernaniko Gudarien plazan. 

 

Gastuei aurre egiteko laguntza

Deialdiarekin batera, jakinarazi dute familiak laguntza eskatu duela epaiketa gastuei aurre egiteko. Hortaz, lagundu nahi duten pertsonek bizuma egin dezakete 651 488 089 telefono zenbakira edo transferentzia bat ES81 3008 0170 1948 6087 0627 kontura, hartzailea Zuriñe Izko dela zehaztuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!