Egun osoko egitaraua, Garinen urteurrenean

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 23a, 00:00

Espetxe martxa, manifestazioa, bazkaria eta kontzertuak: gaur ospatuko du 25. urteurrena herrikoak.

Garin Herriko Tabernak mende laurdena bete du dagoeneko eta hori ospatzeko asmoz, egun osoko egitaraua antolatu du.

25 urtek askorako ematen dutela adierazi dute tabernako kideek, eta oztopoak oztopo, bizi-bizirik jarraitzen dutela herria egiten: «Elkarrekin pasa ditugun urteengatik, eta oraindik ere geratzen zaizkigunengatik topa egin nahi dugu, betiere falta direnei leku bat gordeaz».

Urte horiek guztietan tabernatik pasa diren langile, bezero, herritar, dantzari eta salseroei luzatu diete deia antolatu dituzten ekintzetan parte hartzeko, baita herrikora bertaratzeko ohiturarik ez duten herritarrei ere

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!