Sortzaileen azokaren hirugarren edizioa gaur, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 23a, 00:00

16 postuk osatuko dute aurtengo Sortzaileen Azoka eta 10:30etan zabalduko dituzte ateak.

Heldu da beste urte batez Sortzaileen Azoka Hernanira. Aurten Plaza Berrin kokatuko da, eta 10:30etatik 14:30ak arte izango da bertaratzeko aukera, gaur bertan. Halaber 14:30etan sortzaileen produktuekin osatutako saskia zozkatuko da.

16 postu aukeran

Hauexek dira aurtengo postuak: 'Bihurri', hiru dimentsiotan inprimatutako diseinuak; 'Ni Naiz'; 'Berexiart' diseinua; 'Itzal' diseinua; 'Puochinah', arropa afrikarra; 'Maitandu Makrame', makramezko produktuak; 'Zatika', hiru dimentsiotan inprimatutako bitxiak; 'Ekinazea-Elur'; 'Sigue la estela, baby', umeentzako produktuak; 'Oliparok'; 'Koloreztatu', xaboiak eta kosmetika; 'Laupitxiak'; 'Hiruloretxo', puntoa eta gantxilloa; Paki Korapilatuta, panpin jantziak; eta Izaskun eta Josune, ukenduak, xaboiak... 

Animatu eta oparitu gabonetan bailarako sortzaileek egindako produktuak!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!