C.D. Hernanik hiru ordezkari, Etxarrin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 23a, 00:00

Sakanako Mankomunitateak Gure Pilota elkartearekin antolatutako XIX. Sakanako Pala Txapelketako finalak jokatuko dira gaur goizean, Etxarri Aranazen, Euskalerria frontoian. Elite eta Lehenengo mailako finalak jokatuko dira eta C.D. Hernanik hiru ordezkari izango ditu. Gainera, Eliteko txapela ziurtatuta dago, elkarren aurka arituko baitira Galdos eta Eizmendi, Ruiz de Azua eta Murillorekin. Lehenengo mailan Mazizior, Larrazarekin arituko da, Azpiolea-Sarasibarren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!