Gabonetan aldaketak izango dira udal zerbitzuetako ordutegietan, hilaren 25etik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 22a, 00:00

Jendaurreko hainbat zerbitzutan ordutegi berezia izango da abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra, eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean zerbitzu guztiak itxita egongo dira.

Neguko oporrak medio, Hernaniko Udalak eskainitako hainbat zerbitzutan ordutegi aldaketak izango dira abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra. Hori dela eta, herritarrei adi ibiltzeko eskatu nahi diete.

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, Udaletxea eta haren zerbitzu guztiak itxita egongo dira, jai egunengatik. Gainerakoan, Herritarren Harrera Zerbitzuan, Kulturarteko Plaza Feministan, liburutegian, kiroldegian eta zabor bilketan izango dira aldaketak.

HHZ eta Kulturarteko Plaza Feminista, goizez

Abenduaren 26tik aurrera, Herritarren Harrera Zerbitzua 8:00etatik 14:00ak arte izango da, astelehenetik ostiralera. Kulturarteko Plaza Feministari dagokionez, hilaren 23tik aurrera, 9:30etatik 14:00ak arte irekiko dute.

Liburutegian eta Kiroldegian, larunbatetan ordutegi berezia

Liburutegia astelehenetik ostiralera, ohiko ordutegian ariko da lanean datozen asteetan. Larunbatetan, ordea, (abenduaren 23an ta 30ean) itxita egongo da.

Kiroldegiak ere ohiko ordutegia izango du, nahiz eta jai egunez gain, abenduaren 24an eta 31n ere itxita egongo den. Halaber, urtarrilaren 6an, igandeetako ordutegia izango du: 8:30etatik, 14:00tara

Aldaketak hondakinen bilketan, 24an eta 31n

Abenduaren 24an eta abenduaren 31n, arratsaldeko 20:00ak eta gaueko 22:00ak artean atera beharko dute hondakin organikoa Hernaniko kale eta plaza hauetan bizi diren herritarrek: Andre Kalea, Atzieta Kalea, Ezkiaga Pasealekua, Gudarien Plaza, Iturriaga Kalea, Kale Nagusia, Plaza Berri, Felipe Sagarna Kalea eta Nafar Kalea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!