Olatz Zugasti, Victoria Eugenia Antzokian

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 21a, 00:00

Olatz Zugasti abesten.

Abeslari hernaniarrak diska berria aurkeztuko du Donostian, abenduaren 28an, arratsaldeko 19:30etan.

Olatz Zugasti Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da abenduaren 28an, 'Hitzño bat erran eta, banua berehala' diska aurkezteko. Kontzertua 19:30etan hasiko da eta 30 urteko ibilbidean zehar grabatu dituen abestiak ere eskainiko ditu.

Ohiko musikariez inguratuta izango da hernaniarra: Ander Ederra (gitarrak), Amaiur Cajaraville (baxua), Ander Zulaika (bateria eta perkusioak), Gratxiña Lertxundi (haizezko tresnak, ahotsa eta teklatuak) eta Olatz bera (ahotsa, arpa eta gitarra).

Sarrerak salgai daude dagoeneko www.victoriaeugenia.eus webgunean eta 15 euroko prezioa dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!