Igandean iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi Urumea bailarara

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 21a, 00:00

Arratsaldeko 17:00etan iritsiko dira Hernanira, Zinkoeneatik.

Goizean Astigarragan izango dira, eta arratsaldean iritsiko dira Hernanira. 

Igande honetan iritsiko dira Urumea bailarara, opari eta guzti, Olentzero eta Mari Domingi. Gau magikoaren aurretik, herrietako kaleetan zehar ibiliko dira, gaztetxoenekin une goxoak pasatzeko prest. Astigarragara iritsiko dira lehenik; Santiagomenditik jaitsi eta Foru plazan abesten arituko dira 11:30etan. Ondoren, herriko kaleetan zehar kalejira egingo dute. 

Astigarraga atzean utzita, arratsaldean iritsiko dira Hernanira. Zinkoeneara 17:00etan iristea da haien aurreikuspena, Kaxkoan barrena kalejiran ibiltzeko. Gainera, arratsaldeko 18:00etan, gutunak emateko aukera izango da Gabriel Zelaia plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!