Hernaniko SETE enpresako langileek bigarren greba egin dute

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 21a, 00:00

SETEko langileak enpresaren atarian.

Nominen ordainketa falta salatu dute eta egora aldatu ezean datozen asteetan greba deialdiekin jarraituko dute.

Aurreko astean bezala, Hernaniko SETE enpresako langileek greba egin zuten atzo nominen ordainketa faltagatik. Langileen esanetan, 2022 eta 2023ko igoerak zorpean dituzte eta hurrengo urteetarako hitzarmenaren negoziaketetan enpresak ez du aurrera pausurik ematen.

«Hartzekodunen konkurtso bat pasatu ostean, SETE saldu egin zen, baina jabe berriek nominak egunean jarri gabe jarraitzen dute». Hilabetero- hilabetero ordainketak atzeratzen direla diote eta egoera hori urteetan luzatu dela.

Egoera hau «jasan ezina» bihurtu da langileentzat eta beren familientzat eta horrek greba deialdiak egitera eraman ditu: «Aski da esateko garaia da! Langileok ez dugu onartuko  gure diruarekin jolasten jarraitzerik. Enpresak zor dizkigun nominak egunean jarri arte, astero greba egingo dugu, borroka eta elkartasuna baita langileok dugun aukera bakarra».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!