Sortzaileen azokaren hirugarren edizioa egingo da abenduaren 23an, aurtengoa Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 21a, 00:00

Sortzaileen Azokako iazko argazkia.

Goizeko 10:30etan irekiko dituzte ateak eta 14:30ak arte egongo da bertaratzeko aukera. 14:00etan sortzaileen produktuez osatutako saskia zozkatuko dute.

Hauexek dira aurtengo Sortzaileen Azokako postuak: Nerea Molano 'Bihurri', hiru dimentsiotan inprimatutako diseinuak; 'Ni Naiz'; Uxue Bereziartua, 'Berexiart' diseinua; Marina, 'Itzal' diseinua; Aziz eta Maialen 'Puochinah', arropa afrikarra; Maitane Anduenza 'Maitandu Makrame', makramezko produktuak; Amaia Zuaznabar 'Zatika', hiru dimentsiotan inprimatutako bitxiak; Nagore Intxausti, 'Ekinazea-Elur'; Estela 'Sigue la estela, baby', umeentzako produktuak, Maixus Jauregi, 'Oliparok'; Ana Velez 'Koloreztatu', xaboiak eta kosmetika; Laura Pacheco, 'Laupitxiak'; Arrate eta Nekane; Ester 'Hiruloretxo', puntoa eta gantxilloa; Paki Korapilatuta, panpin jantziak; eta Izaskun eta Josune, ukenduak, xaboiak...

Animatu eta oparitu gabonetan bailarako sortzaileek egindako produktuak!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!