Santo Tomas egunaz gozatzeko aukera herriko elkarte eta ikastolen eskutik, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 21a, 00:00

Aratz ikastolako ikasleen iazko argazkia Santo Tomas egunean.

Goiz Eguzkik eta Aratz Ikastolak gaur goizean ospatuko dute jaia, eta Zelabide Auzo Elkarteak, berriz, bihar arratsaldean.

Aste honetan ere ez da talo eta txistorra faltarik izango Hernanin. Herriko elkarte eta ikastolen eskutik, Santo Tomas egunaz gozatzeko aukera izango da, gaur eta bihar. Aratz Ikastolako kideak izango dira goiztiarrenak: goizeko 10:00etatik 12:00ak bitarte, ikasleen azokara bertaratzeko aukera egongo da: taloak, txistorra, edariak, eskulanak... denetarik egongo da bertan, musikaz eta dantzaz girotuta gainera. Behin hori amaituta, saski bat zozkatuko dute.

Goiz Eguzkiri dagokionez, 11:00etatik 13:00etara izango da txistorrada eta 13:00etan sari banaketen eta zozketen txanda izango da. Karta txapelketetako eta kale-jolasetako txapeldunei sariak emango zaizkie, eta, jarraian, 20 gabon lote zozkatuko dira kuotak ordainduta dituzten guztien artean.

Bihar ere izango da jaiaz disfrutatzeko aukera. Zelabide Auzo elkarteak antolatuta, puzgarriak egongo dira Gabriel Zelaia Plazan, 16:00etatik 19:00etara, eta txistorrada, berriz, 18:00etatik 21:00ak bitarte.

Ikastola eta elkarteetako kideek antolatu dituzten ekintzetara bertaratzeko gonbitea luzatu die herritarrei.

 

SANTO TOMAS

HERNANI

GAUR
10:00-12:00 Azoka Aratz
Ikastolan. Segidan zozketa.

11:00-13:00 Txistorrada sari banaketa eta zozketa, Goiz Eguzkin.

BIHAR
16:00 Puzgarriak Gabriel Zelaian.

18:00-21:00 Txistorrada. 
Gabriel Zelaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!