Elur Txorik irabazi du Elkarte Arteko XXXVII. Mus Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 20a, 00:00

Peli eta Ramon txapeldunak Santa Barbara Elkartean.

Abenduaren 14an jokatu zen finala Santa Barbaran, eta Peli-Ramon bikoteak eskuratu zuen txapela.

Elur Txori izan da Elkarte Arteko XVIII. Mus Txapelketaren irabazlea. Hilaren 14an jokatu zen finala, eta bi elkarte nor baino nor gehiago aritu ostean, Elur Txori A (Peli eta Ramon) eta Etxeberri B (Moises-Maxi), lehenak erdietsi zuen txapela.

Larunbatean, afaria antolatu zuten parte-hartzaile guztiekin zein elkarteetako ordezkariekin Santa Barbara elkartean, eta lehen hiru postuetan sailkatutako bikoteentzat sari banaketa izan zen. Hirugarren postuan Karobi elkarteko Pati eta Pina sailkatu ziren.

Ez zen, dena den, inor esku hutsik bueltatu etxera, parte-hartzaile bakoitzak opari bana jaso baitzuen Santa Barbara elkartearen ordezkarien eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!