Gabonetako saxofoi kontzertua izango da gaur arratsaldean, udaletxeko areto nagusian

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 20a, 00:00

Hernasax taldearen argazkia Milagrosan. Artxiboko irudia.

Kontzertua 'Hernani' Musika Eskolak eskainiko du, Roberto Pachecoren zuzendaritzapean eta arratsaldeko 19:30etan hasiko da.

Gabonetako saxofoi kontzertua eskainiko dute gaur arratsaldean Hernaniko Musika Eskola Publikoko ikasleek, udaletxeko areto nagusian. 19:30etan hasiko da musika-saioa, Roberto Pacheco Garcia izango da zuzendaria, eta herriko 32 ikasle entzuteko aukera izango da: saxofoi sofranoekin, tenorrekin, baritonoekin eta altuekin.

Piotr Ilic Tchailkovskyren 'El Cascanueces' obra izango dute oinarrian, eta 'Selections from the Nutchascker Suite'-ren sei pieza joko dituzte: 'March', 'Spanish Dance - Chocolate', 'Russian Dance - Trépak', 'Dance of the Sugar Plum fairy', 'Dance of the Reed Flutes' eta 'Waltz of the Flowers'.

Aipaturiko piezez gain, tartea eskainiko zaie euskal gabon kanta herrikoiei ere: 'Gabeko Izar', Roberto Pachecoren moldaketekin, eta 'Oi Bethlehem' zein 'Hator hator', Pachecoren eta Tomas Aragüesen moldaketekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!