Negulekuen izenemate data atzeraturik

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 19a, 00:00

Igeriketa Klubeko negulekuen aurre inskripzioa abenduaren 21era arte luzatu da.

Gabonetako oporretarako negulekuak antolatu ditu lehen aldiz Hernaniko Igeriketa Klubak, eta abenduaren 21era arte egongo da aurreinskripzioa egiteko aukera. 

Negulekuak abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era arte izango dira, goizeko 10:30etatik 12:00etara. Antolatzaileen esanetan, jolasa eta entrenamendua oinarri hartuta, igeriketaren alderdi ugari landuko dira: krol, tximeleta, bizkarra eta bularra: «Bestalde, biraketa, jauzi eta irteeren erreflexuen teknikak hobetuko ditugu, jolasez betetako giro lasai eta dibertigarrian bilduta». Kontuan hartu beharreko ezinbesteko baldintza bakarra, igerian jakitea izango da.

Informazio gehiago nahi duenak, igeriketa klubaren helbide elektronikoan eskatu dezake: igeriketahernani@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!