Koldo Murua Espainiako txapeldun, Laredon

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 19a, 00:00

Koldo Murua taldekideekin, goiko filan eskuinetik hasita bigarren.

Koldo Murua hernaniarrak urrezko domina erdietsi du Espainiako Surfcasting Txapelketan, Arrantza eta Kasting Euskal Federakuntzarekin. Laredon (Kantabria) izan da ekitaldia, abenduaren 14tik hasita 17ra arte, eta guztira, Espainiako 10 autonomia erkidegotako 110 parte-hartzaile baino gehiago izan dira.

Surfcastinga arrantza modalitate bat da eta kainaberaz egiten da, hondartzaren ertzetik edo portuko gune batetik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!