Bollera identitatearen inguruan jardungo du bihar Iratxe Retolazak

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 19a, 00:00

Eva Perez-Pons, liburuarekin. Argazkia: 'kultursharea.eus'.

Arratsaldeko 18:00etan emango zaio hasiera saioari, Kulturarteko Plaza Feministan. 'Eva Perez-Ponsen 'Erresistentziarako gorputzak: bollerak' liburuari buruz jarduteko parada izango dute herritarrek.

'Pentsamendu feminista gogoetagai' programaren azken saioa eskainiko du bihar Iratxe Retolazak, Kulturarteko Plaza Feministan. Eva Perez-Ponsen 'Erresistentziarako gorputzak: bollerak' liburua izango du hizketagai, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean. Biharko saioan, bollera identitatearen inguruan jardungo du, izan ere, liburu honek, hori du oinarritzat; eta zaurgarritasunaren ulerkerari buelta bat eman dioten hainbat hausnarketa feminista jasotzen ditu. Era berean, Euskal Herriko Lesbiana Feministen Mugimenduaren hastapenak biltzen ditu, gaur eguneko bolleren borrokaren erroak eta sinergiak nondik datozen hobeto ulertu ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!