Sekulako garaipena lortu zuten trikoloreek Gijonen aurka, etxean

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 19a, 00:00

Giro ederra sortu zen Hernaniren eta Getxoren arteko partiduan.

102-0ko garaipena lortu zuen Hernaniko Ohorezko B mailako taldeak. Hala ere, ezin izango du igoera fasera sailkatu. 

Pasa den larunbatean Gijon hartu zuen Hernaniko Ohorezko B mailako taldeak etxean, eta 102-0ko garaipena lortu zuten trikoloreek. Nahiz eta sekulako garaipena lortu, Hernani 30 punturekin doa sailkapenean, bosgarren postuari eutsiz. Beraz, ezinezkoa izango du igoera fasera sailkatzea. Igoko direnak izango dira Getxo, Uni Bilbao eta Zarautz. Lehenengo faseari amaiera emango zaio, urtarrilean. 

 

Porrota urteko azken partiduan, 23 urtez azpikoek

23 urtez azpikoek, urteko azken partidua jokatu zuten CAU Valenciaren aurka igandean eta porrota jaso zuten hernaniarrek: 12-18. Sei punturekin doaz trikoloreak, sailkapeneko azken aurreko postuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!