Ostegunera arte eman daiteke izena igeriketa klubeko negulekuetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 18a, 00:00

Lehenengo aldiz negulekuak antolatu ditu Hernaniko Igeriketa klubak. Abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era izango dira, eta ostegun honetan amaituko da izena emateko epea. Horretarako igeriketahernani@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!