Giro ederra izan zuten korrikalariek IX. Karabeleko Kros Herrikoian

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 18a, 00:00

Ibai Alba hernaniarra izan zen lasterketako azkarrena, 8,2 kilometroak 24:24 denboran osatuta.

Eguraldiak lagunduta, giro ederra sortu zen atzo goizean Karabeleko Kros Herrikoiaren IX. edizioan. Ehun korrikalari inguruk hartu zuten parte lasterketa nagusian, eta ziztu bizian osatu zuten 8,2 kilometroko ibilbidea. 

Karabel auzoa izan zen lasterketaren erdigunea, eta hiru aldiz igaro ziren bertatik, Oleta plazan kokatutako helmugara iritsi aurretik. Karabeletik abiatuta, Landare ingurura, Oialumera, Portura eta Zinkoeneara iritsi ziren korrikalariak. Azkenean, Ibai Alba hernaniarra izan zen azkarrena, iblbidea 24:24 denboran osatuta.

Lasterketa amaitutakoan jarraipena izan zuen festa giroak auzoan. 

2006ko edizioari jarraipena

Belkara elkartearentzat berezia izan da aurtengo edizioa. Bederatzi aldiz antolatu dute Herri Krosa dagoeneko, baina duela 17 urte egin zuten azken aldiz, 2006 urtean. Jarduera garrantzitsua berreskuratzeko hautua egin dute aurten, eta antolatzaileak pozik geratu ziren lortutako emaitzarekin.

 

KARABELEKO HERRI KROSA

BAILARAKO SAILKAPENA

1. Ibai Alba 24:24
8. Asier Goikoetxea 25:11
9. Dennis Sorondo 25:23
11. Aitor Urretabizkaia 25:39
12. Aitor Lizarazu 26:27
15. Mikel Rosell 26:54
16. Harkaitz F. de Landa 26:55
19. Eduardo Gallego 27:19
20. Koldo Olazabal 27:34
22. Iñigo Lakunza 28:28
23. Julen Azpeitia 28:29
24. Ivan Sorondo 28:31
26. Iban Verdugo 28:34
27. Jose Pacheco 28:55
28. Miki Pacheco 28:56
32. Ander Loyarte 29:09
40. Iker Loyarte 30:28
42. Eider Estibariz 31:10
44. Anderson DosSantos 31:14

46. Martxel Rodrigo 33:05
47. Xabat Aizpiolea 33:06
49. Pablo Santamaría 33:41
55. Silvia Agirre 34:55
56. Oier Etxebeste 35:12
57. Fran Rivero 35:13
58. Imanol Mendibe 35:27
59. Izaskun Zubitur 35:42
60. Urko Moral 36:17
61. Josean Arzelus 36:18
62. Julen Garcia 36:30
63. Ana Rodriguez 36:47
67. Usoa Benito 37:31
68. Jose Luis Gutierrez 38:29
70. Enara Agirrezabala 38:50
71. Ane Villaverde 38:50
74. Miriam Rodriguez 39:29
76. Izaro Arruarte 41:12
77. Aloña Arruarte 41:12
78. Sergio Rodriguez 41:25
79. Ainhoa Mutiloa 43:12
81. Ainhoa Grinche 44:06
82. Lurdes Sanchez 44:06

Erlazionatuak

IX. Karabeleko Kros Herrikoia

Kronika - Erredakzioa 2023 abe 17 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!