Ansa eta Martirena zuzenean sailkatu dira Binakako Erremonte Txapelketako finalera

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 18a, 00:00

Finalaurreko partidua larunbat honetan jokatuko dute Aldabe-Barrenetxea IV eta Urriza-Azpiroz bikoteek.

Partidu erabakigarria jokatu zuten larunbatean Binakako Erremonte Txapelketan. Ligaxkako azken partiduan aurrez aurre izan ziren Ansa II-Martirena eta Aldabe-Barrenetxea IV bikoteak. Oso norgehiagoka berdindua izan zen, eta 2-1 irabazita, Ansak eta Martirenak lortu zuten final haundirako txartela. Aldabek eta Barrenetxeak, aldiz, finalaurrekoa jokatu beharko dute Urrizaren eta Azpirozen aurka.

Goikoetxea eta Aiestaran nagusi, bigarren mailan

Bigarren mailako txapelketan Goikoetxeak eta Aiestaranek lortu dute zuzenean finala jokatzeko txartela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!