Ostiralean amaituko da CDHren kanpusean izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 17a, 00:00

Futbola askotariko jarduerekin uztartuko dute kanpusean.

Datorren ostiralean, abenduaren 22an, itxiko dute CD Hernaniren kanpusean izena emateko epea.

Aurten ere bi txanda antolatu dituzte; lehenengoa abenduaren 26tik 29ra izango da, eta bigarrena urtarrilaren 2tik 5era. 10:00etatik 13:00etara iraungo dute jarduerek, eta askotariko ekintzekin uztartuko dute futbola.

Izena emateko 619 31 04 53 zenbakira edo hfutboleskola@gmail.com helbidera idatzi behar da, eta inskripzioa egitean 60 euro ordaindu behar dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!