Hernaniko familiek kalejira herrikoia antolatu dute abenduaren 24rako

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 17a, 00:00

Lau ibilbide izango ditu kalejirak, eta Gudarien plazan elkartuko dira eguerdian.

Aratz ikastolako, Elizatxoko, Urumeako eta Langileko familiek kalejira herrikoia antolatu dute abenduaren 24 goizerako. Lehenengo aldiz antolatu duten egitasmoa da, herriko haurrak elkarrekin harremantzea ahalbidetzeko.

Lau ibilbide izango ditu kalejirak: lehenengoa Atsegindegitik aterako da, bigarrena Bidebietatik, hirugarrena Karabeletik eta laugarrena Aratzetik. Eguerdiko 12:30etan Gudarien plazan elkartuko dira zutabe guztiak, ekitaldia bertan amaitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!