Zorrotz aritu ziren Egaña eta Lujanbio

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 17a, 00:00

Saio bizia osatu zuten Lujanbiok eta Egañak, 'Librean eta ez hain librean'.

Giro ederra sortu zuten Santa Barbara elkartean. Ostiral honetan izango du jarraipena Bertso Latak, jaialdiarekin.

Bi txapeldun haundi elkartu ziren ostiralean Santa Barbaran, eta bi txapeldun haundirengandik espero zen saioa eskaini zuten. Erraz bezain zorrotz aritu ziren Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña, eta gustura geratu ziren afarira bertaratutako 75 lagunak.

Bertso Latako egitarauaren barnean antolatutako afaria izan zen, eta jarduerek ostiralean izango dute jarraipena. Milagrosan egingo dute jaialdi nagusia, Unai Agirre, Unai Iturriaga, Jone Uria eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Abenduaren 29an, berriz, 'Izena eta izana' bertso saio berezia izango da Kontrakantxan. Aurten Eli edo Iker izeneko lau bertsolarik abestuko dute: Eli Pagolak, Eli Zalduak, Iker Osak eta Iker Ormazabalek. 

Bi saio horiez gain, urteroko errondak egingo dituzte abenduaren 24an eta 31n.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!