Datorren larunbatean egingo dute Garinen 25. urteurreneko festa

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 17a, 00:00

Espetxe martxarekin hasiko dute eguna, eta hiru kontzertu antolatu dituzte bazkalosterako. 

Garin Herriko Tabernaren 25. urteurrena ospatuko dute abenduaren 23an. Egun osoko egitaraua prestatu dute ospakizunerako, aldarrikapenak eta festa giroa tartekatuta: «Elkarrekin pasa ditugun urteengatik, eta oraindik ere geratzen zaizkigunengatik topa egin nahi dugu, betiere falta direnei leku bat gordeaz». 

'25 urtez herria egiten' da hautatu duten leloa, eta antolatzaileek parte hartzeko deia egin diete herritar guztiei: «25 urte hauetan tabernatik pasa diren langile, bezero, herritar, dantzari, saltsero... eta, zergatik ez, pasa ez direnei ere deia luzatu nahi diegu antolatu dugun egitarauan parte hartzeko». 

Hilaren 23an izango dira jarduera guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!