Urtea amaitzeko Gijon izango du aurkari Hernanik gaur Landaren

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 16a, 00:00

Trikoloreak bosgarren doaz sailkapenean eta bi partiduren faltan oso zaila dute igoera fasera sailkatzea. 

Gijon hartuko du etxean Hernanik gaur, arratsaldeko 16:00etan. Ondo irabazi beharreko partidua izango da, «Gijon Rugby Club»-ek ez du garaipenik erdietsi oraindik eta sailkapeneko azken postuan dago kokaturik. Gaurko partida irabazita ere, ia ezinezkoa izango du Hernanik igoera fasera sailkatzea. Zazpigarren jardunaldira lider iritsi ziren trikoloreak, baina azken hiru jardunadiak erreskan galdu ostean, bosgarren doa sailkapenean 25 punturekin. Zarautzek eta Gernikak galtzea beharko luke, 27 eta 30 puntu dituzte, hurrenez hurren. Lehen hiru postuetan gelditzen diren taldeek lortuko dute igoera faserako txartela.

 

23 urtez azpikoek igandean jokatuko dute

Urteko azken partidua CAU Valenciaren aurka jokatuko dute 23 urtez azpikoek igandean, goizeko 10:30etan. Partidu hau ere Landaren jokatuko da. Denboraldi honetan, jokatutako sei partidutatik bakarra irabazi du Hernanik eta Valenciari dagokionez, berriz, 3 garaipen lortu dituzte. Garaipenarekin urtea amaitzea garrantzitsua da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!