Sektore publikoko greba deialdiarengatik, Udala itxita asteartean

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 16a, 00:00

Ontzi arinen bilketarik ez da egingo astelehen gauean.

Abenduaren 19rako sektore publikoko greba deialdiarekin bat egitea erabaki dute Hernaniko Udaleko langileek, beraz, datorren asteartean udaletxea eta haren zerbitzuak itxita egongo dira. Herritarrentzako arreta zerbitzua, liburutegia, kiroldegia, Biteri Kultur Etxea (ikastarorik ez da izango), Kulturarteko Plaza Feminista, Udal Euskaltegia eta Udal Musika Eskola ere itxita egongo dira.
Horrez gain, Garbitaniako langileek ere grebarekin bat egin dutenez, astelehen gauean (abenduaren 18tik 19rako gaua) ez da ontzi arinen bilketarik egingo. Abenduaren 19 gauean, aldiz, papera eta kartoiaren bilketa normaltasunez gauzatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!