Hernani Burujabek batzar orokorra, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 15a, 00:00

Sektoreetako proiektuak eta proposamen berriak azalduko dira 18:00etan Iturolan.

Hernani Burujabek urteko batzarra egingo du gaur, 18:00etan, Burujabetzen Etxean (Florida 28). Duela hiru urte abiatu zen Hernanin alternatiba integral eta eraldatzailea herriaren burujabetzan sakontzeko eragile sozial, ekonomiko eta politikoen arteko elkarlana.

Hiru urte hauetan energia, elikadura, telekomunikazioak, moneta, bioaniztasuna, etxebizitza eta zaintzen sektoreetan hernaniarron beharrak asetzeko prozesuak martxan jarri dira. 

Orain artekoak eta aurrera begirakoak, hizpide

Hernani Burujaberen gaurko batzarrean, burujabetza prozesuak abiatu diren sektoreetan egiten diren proiektuak azaldu eta bakoitzean inbertituko den diru kopurua zehaztuko dira.

Bestetik, herritar guztiek Hernaniko ekonomiaren gainean erabakitzea ahalbidetuko duen prozesu berria azalduko da bertan. Ondoren, bertako elikagaiez osatutako mokadua izango da,  komunitatea saretu eta indartzeko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!