'Eraitsi SL' antzezlana gaur, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 15a, 00:00

Geuretik Sortuak bekaren baitan, arratsaldeko 18:00etan hasiko da ikuskizuna, eta saioa irekia da.

Geuretik Sortuak sorkuntza bekaren baitan, Goitibera antzerki taldeak Hernanin sortu duen 'Eraitsi SL' lanaren aurre estreinaldia eskainiko du gaur, Atsegindegin.

18:00etan emango zaio hasiera antzezlanari, eta irekia izango da; beraz, nahi duen oro bertaratu daiteke.

Udalak jakinarazi du, aste honetan zehar, egonaldia egin dute herrian zehar, lanari azken ukituak emateko asmoz. 

Euskerazko kultur sorkuntzarako laguntza

Geuretik Sortuak Udalbiltzak sustaturiko euskerazko kultur sorkuntzarako laguntza da, eta hain zuzen, bigarren aldiz hartu du parte Hernaniko Udalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!