Lucia Asué Mbomio kazetariak gaur hitzaldia, arrazismoari buruz

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 15a, 00:00

Migratzeko Eskubidearen Aldeko Astearen barruan, hitzaldia eskainiko du gaur, Kulturarteko Plaza Feministan, Lucia Asué Mbomio kazetari eta idazleak. 18:00etan hasiko da Genero arrazakeria hitzaldia.

Asué Mbomiok dioenez, «arrazismoa ez da haur bati eskolan 'conguito' deitzea, hori diskriminazio ariketa bat da. Arrazismoak oinarri zabalagoak eta sakonagoak dauzka, deshumanizazioarekin lotura estua dutenak. Arrazismoak duen txarrena ikusten ez dena da, horrek sostengatzen du guztia».

Lore eskaintza, bihar

Bihar, bidean hil diren migratzaileak omentzeko lore eskaintza egingo da Karabeleko zubian, 13:30etan, eta Atsegindegitik Karabelera egingo den martxan, auzolanean jositako maindirea eramango da. Azken hori 12:30etan hasiko da. Azoka ere izango da Atsegindegin, 10:00etatik 12:00etara. Amherrek gonbidapena luzatu die herritarrei, parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!