16 domina lortu dituzte hernaniarrek Arrasateko akordeoi lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 15a, 00:00

Hernaniko Musika Eskolako akordeoilari sarituak.

Horietatik bederatzi domina urrezkoak dira eta zazpi zilarrezkoak, adin eta kategoria ezberdinetan.

Abenduaren 8tik 10ra Arrasateko akordeoi lehiaketaren edizio berri bat ospatu zen, hiru modalitatetan. Hernaniko akordeoi ikasleek bederatzi urrezko domina eta zazpi zilarrezko domina kolkoratu zituzten. 10 urte arte, A hastapen mailan, Leia Barroetak urrezko domina lortu zuen, eta Ekaitz Martinek eta Amaia Trejok zilarrezko domina kolkoratuzuten. 10 urte arte, baina A mailan, Ekai Erkiziak zilarrezko domina lortu zuen.

12 urte arte, B hastapen mailan, Aiora Etxezarretak, Silvia Merideñok eta Maddi Rodriguezek urrezko domina lortu zuten, eta Irati Salaberriak zilarrezkoa. 14 urte arte, C mailan, Ainhoa Garinek urrezko domina eskuratu zuen.

Ganbara 1ean, 12 urte arte, Ekai Erkiziak, Aiora Etxezarretak eta Maddi Rodriguezek zilarrezko domina lortu zuten.

Eta azkenik, Ganbara 2an, 15 urte arte, Ainhoa Garinek, Leire Truyok, Axel Zabalegik eta Eñaut Zabalegik urrezko domina kolkoratu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!