Gaur Binakako 1go finalista ezagutuko da

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 16a, 00:00

Aldabe-Barrenetxearen eta Ansa II.a-Martirenaren arteko partiduaren irabazlea izango da finalista.

Binakako Erremonte Txapelketako ligaxka gaur amaituko da Galarretan. Aldabe eta Barrenetxeak, Ansa II.a eta Aldaberen aurka jokatuko dute eta irabazleak finalerako txartela lortuko du. Galtzaileak finalerdia jokatu beharko du datorren astean Urriza eta Azpirozen aurka. Bi bikoteak txapelketa bikaina ari dira jokatzen eta lehenengo bi postuetan daude sailkatuak eta horrela amaituko dute ligaxka. Hori bai, esan bezala alde haundia dago lehenengo postuan amaitu edo bigarrengoan. 

Barrenetxea sasoi betean dago eta atzelari hernaniarra dagoen bikotea beti da faborito. Gaur, 17:30etan hasiko den partiduan ere bera eta Aldabe izango dira, apustuzaleentzako, partidua irabazteko hautagaiak.

 

Aiestaran, Arluziagaren aurka

Bigarren mailako txapelketan hernaniarren arteko partidua izango da. Goikoetxea eta Aiestaranek, Arluziaga eta Zaldua I.aren aurka jokatuko dute. Arluziaga hernaniarraren hirugarren partidua izango da profesional bezala. 

Arluziagak eta Zalduak irabazi beharra dute txapelketan bizirik jarraitu nahi badute. Goikoetxeak eta Aiestaranek sailkapena gertuago dute. Garaipenak sailkapena emango liekete.

Jaialdiko lehendabiziko partidua izango da eta 16:30etan hasiko da. Hiru hernaniarrek jokatzea gutxitan gertatu da eta gaur dago hori ikusteko aukera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!