17 postuk osatuko dute aurtengo Sortzaileen Azoka

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 16a, 00:00

Aurten azoka ez da Atsegindegin izango, Plaza Berrin izango da.

Abenduaren 23an ospatuko dute Sortzaileen Azokaren hirugarren edizioa. Aurtengoa Plaza Berrin izango da, goizeko 10:30etan irekiko dituzte ateak, eta eguerdiko 14:30etara bitartean, Gabonetako opari ederrak erosteko aukera zabala eskainiko dute Urumea bailarako sortzaileek.

Urumea bailarako artistek hitzordu garrantzitsua dute abenduaren 23an: Hernaniko Sortzaileen Azoka. Hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta ez da ohi moduan Atsegindegin izango; aurtengo azoka Plaza Berrira lekualdatu dute. Goizeko 10:30etan irekiko dute Hernaniko Sortzaileen Azoka, eta eguerdiko 14:30etan itxiko dituzte ateak. Guztira 17 postuk osatuko dute azoka eta proiektua bailarako sortzaileek eraman dute aurrera, Dobera-Kronikaren eta Hernaniko Udalaren laguntzarekin.

 

17 postuz osatutako azoka ederra

Hona hemen, Sortzaileon Azokako postuak: Nerea Molano 'Bihurri', hiru dimentsiotan inprimatutako diseinuak; 'Ni Naiz'; Uxue Bereziartua 'Berexiart' diseinua, Marina 'Itzal' diseinua; Aziz eta Maialen 'Puochinah' arropa afrikarra, Maitane Anduenza 'Maitandu Makrame' makramezko produktuak; Amaia Zuaznabar 'Zatika', hiru dimentsiotan inprimatutako bitxiak; Nagore Intxausti Ekinazea-Elur; Estela 'Sigue la estela, baby' umeentzako produktuak, Maixus Jauregi 'Oliparok'; Ana Velez, 'Koloreztatu' xaboiak eta kosmetika, Garazi Loiarte 'Txirikorda', konplementuak; Laura Pacheco 'Laupitxiak'; Arrate eta Nekane; Ester 'Hiruloretxo' puntoa eta gantxilloa; Paki Korapilatuta, panpin jantziak; eta Izaskun eta Josune, ukenduak, xaboiak...

Abenduaren 23an izango da Sortzaileen Azoka, eta herritarrek aukera ederra izango dute tokiko sortzaileen produktuak erosteko, Gabonen bueltan. Beraz, ez galdu aukera!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!