Ipuin kontaketa gaur, Pakita Studion

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 14a, 00:00

HARIAK erakusketa izango da ikusgai, bihartik.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ipuin kontaketa, eta parte hartzeko izena eman behar da. 

Neguko oporrak iristear dauden honetan, jarduera ugari antolatu dituzte Pakita Studion. Gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, ipuin kontaketa izango da bertan. Parte hartzeko izena eman beharko da p.kitastudio@gmail.com helbidera idatzita. 

Asteko jarduerak ez dira gaurkoarekin bukatuko. Bihartik aurrera Ania Sáenz de Buruagaren HARIAK erakusketa izango da ikusgai Pakita Studioan. Erakusketa Sarrionandiaren olerkian inspiratuta dago. 

Sáenz de Buruagak honela azaltzen du bere lana: «Suposatzen da, bizitzan, korapilatzen gaituzten, edo geu korapilatzen garen, hariei/harremanei buruzkoa dela. Anbinbalentzia eta gatazka sortzen diguten harremanak, mina egiten digutenak, ondo egiten digutenak, behar ditugunak… Barruan, sakon-sakon, eta askotan, ulertzen ez ditugun, edo nik, behintzat, ulertu ez ditudan sentimenduak/harremanak saiatzen naiz irudikatzen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!