«Garraio publikoaren erabilera errazteko» eskatu dio Elkarrekin Podemosek Udalari

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 14a, 00:00

Karga puntu gehiago jartzeko eskaera egin dute.

Garraioaren sustapenean «modu aktiboagoan» laguntzeko eskatu diote Hernaniko Udalari.

Hernanin «garraio publikoaren erabilera errazteko» eskaera egin dio Elkarrekin Podemosek Udalari. Koaliziotik nabarmendu dute ahalegin haundiagoa egiteko unea dela: «Bai administrazioak, bai erabiltzaileak, garraio publikoa erabiltzeko ahalegina egiten ari gara. Hernaniko Udalak modu aktiboagoan laguntzeko unea dela ere badela uste dugu». 

Hobetzeko alorren artean, garraio publikoan erabiltzen diren txartelak kargatzeko guneak aipatu dituzte: «Hernanin Mugi txartela erabiltzen da gehienbat, eta gaur egun 4 karga puntu baino ez ditugu; horietako hiru ordutegi zehatza duten dendak dira, eta laugarrena banketxe bateko kutxazaina, askotan arazoak sortzen dituena. Uste dugu ez dela nahikoa».

Egoera horri aurre egiteko, karga puntu gehiago jartzea proposatu du Elkarrekin Podemosek: «Gure talde politikoak gobernu taldeari eskatu dio beharrezko kudeaketak egin ditzala Juan de Urbieta kalean, autobusen markesinen parean, automatikoki kargatzeko makina bat jartzeko, Donostian jarri diren bezala, garraio publikoaren erabilera errazteko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!