Bihar izango da KarmeLaHozen hirugarren eta azken performancea

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 14a, 00:00

Hirugarren saio honekin amaituko da performance zikloa.

Klima aldaketari buruzko dantza saioa egingo dute, arratsaldeko 20:00etan, KPFn. 

Bihar arratsaldean itxiko du KarmeLaHoz artistak performance zikloa, Lau Urtaroak izeneko saioarekin. Ekitaldi honen bidez «gizakiaren ekintza arduragabeek» naturan eta klima aldaketan eragiten duten inpaktu negatiboari buruzko gogoeta egiten du artistak. 

Batik bat, erregai fosilen erabilera ekiditeko ideia nabarmenduko dute performancean: «Erregai fosilak beltzez jantzitako elementu gisa irudikatuko ditugu, lau urtaroak erasotzen dituzten elementu gisa. Finean, klimaren eta ingurumenaren aldeko manifestu bat izango da biharkoa», azaldu du. 

Koreografia eta mugimenduak Txaro Unzilla hernaniarrak sortu ditu, Wim Mertensen melodiak erabilita. KarmeLaHozekin batera, Miren Gojenola, Enara Agirrezabala, Eba Lausen, Jaione Irazu, Ana Lore Elosegui eta Carla Ferreño arituko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!