Autokonposta egiten ikasi nahi duten herritarrei zuzendutako formazio saioa antolatu du Hernaniko Udaleko Ingurumen sailak. Biteri kultur etxean egingo dute ikastaroa, arratsaldeko 16:30etan. Parte hartzeko izena eman behar da, 943 33 70 31 zenbakira deituta edo ingurumena@hernani.eus helbidera idatzita.