Gaur hasiko da aurtengo Bertso Lata, umeei eskainitako saioarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 13a, 00:00

Urte zaharreko errondarekin amaituko da Bertso Lata.

Bertsoarekin lotutako sei jarduera prestatu dituzte aurten. Bertso afaria izango da bigarren jarduera.

Gaur bertan hasiko dira Bertso Latako jarduerak Hernanin. Herriko eskoletako ikasleei eskainitako saioa osatuko dute Ekain Tolaretxipi eta Lierni Rekondo bertsolariek, Biteriko aretoan. 

Gaurkoarekin hasita, bost saio gehiago izango dira aurtengo Bertso Latan. Ostiral honetan bertan, iluntzeko 21:00etan, Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak abestuko dute Santa Barbara elkartean. Afarira joateko txartelak Tripontzin, Txilin eta Garinen eskuratu daitezke, 35 euroren truke. 

Datorren astean jaialdi nagusia izango da Milagrosan, Unai Agirre, Unai Iturriaga, Jone Uria eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Hilaren 29an, berriz, 'Izena eta izana' bertso saio berezia izango da Kontrakantxan.

BERTSO LATA

HERNANI

GAUR

Umeen eguna.

ABENDUAK 15

21:00 'Librean eta ez hain librean' bertso afaria, Santa Barbara elkartean. Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio.

Sarrerak Tripontzin, Txilin, Garinen edo hernanikobertsoeskola@gmail.com helbidean.

ABENDUAK 22

19:00 Jaialdia, Milagrosan.

Unai Agirre, Unai Iturriaga, Jone Uria eta Nerea Ibarzabal.

Txartelak egunean bertan Milagrosan, saioa hasi baino ordubete lehenago.

ABENDUAK 24

16:00 Olentzeroa, Iparragirre sagardotegitik hasita.

ABENDUAK 29

19:00 'Izena eta izana' bertso saioa, Kontrakantxa Gaztetxean. Eli Pagola, Eli Zaldua, Iker Ormazabal eta Iker Osa.

ABENDUAK 31

Urte zaharreko erronda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!