Biharko, etxean autokonposta egin nahi duten herritarrentzako formazio saioa antolatu du Hernaniko Udaleko Ingurumen sailak. Biterin izango da, arratsaldeko 16:30etan hasita. Ikastaroan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, 943 33 70 31 telefonora deituta, edo ingurumena@hernani.eus helbidera idatzita.